es | eu

IV. 'Memoria duten paisaiak’ argazki lehiaketaren sariak banatu dira

2021/09/23
IV. 'Memoria duten paisaiak’ argazki lehiaketaren sariak banatu dira
'Memoria duten paisaiak' argazki lehiaketaren sari banaketa, Nafarroako Liburutegian,

Ignacio Apezteguia Kultura-Vianako Printzea Erakundeko Zuzendari Nagusiak Memoria Duten Paisaiak IV. argazki lehiaketaren sariak banatu ditu gaur, Nafarroako Liburutegian. Argazki lehiaketa Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatzen du, Nafarroako Artxibo Garaikidearen bitartez, aurten Nafarroako nekazaritzaren eraikin, instalazio edo establezimenduen (siloak, trujalak, dolareak, upeltegiak, kooperatibak, etab.) ondare-balioa herritarrei ezagutarazteko, irudiaren bidez.

Lehen saria Daniel Andión Espinalek irabazi du, Tu tiempo es hoy argazkiagatik 700 euroko dotazioarekin. Bigarren saria Gloria Vazquez Ferronek jaso du, El buen augurio argazkiarekin. Hirugarren saria Marian Rodriguez Roncalek irabazi du, Retorno al dulce hogar argazkiarekin.

Epaimahaia argazkigintzako bi profesionalek eta Nafarroako Gobernuko Artxibo eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko bi kidek osatu dute. Lehiaketaren helburuak betetzeaz gain, argazki-teknika eta konposizioaren originaltasuna baloratu dute.

Guztira 33 lan aurkeztu dira, eta horiek aurkezteko epea irailaren 6an amaitu zen. Guztiak originalak eta argitaratu gabeak dira, eta gaiak nekazaritza-paisaiekin zerikusia izan behar zuen.

Argazki onenen erakusketa

Bestalde, aukeratutako argazkiekin erakusketa bat inauguratu da, eta horien artean laugarren sari bat aukeratuko da bozketa bidez. Horretarako, hautestontzi bat jarriko da, urriaren 9ra arte botoa emateko. Epaimahaiak berak botoak zenbatu eta lan irabazlearen plika irekiko du, urriaren 15ean, Kultura Nafarroaren atarian (http://www.culturanavarra.es).

Memoria duten paisaiak argazki lehiaketa irailaren 24, 25 eta 26an eta urriaren 1, 2 eta 3an ospatzen diren Ondareari buruzko Europako Jardunaldien barruan kokatzen da, Guztion ondarea, denok parte! lelopean.

Zerrendara itzuli