es | eu

Administrazioaren Artxiboa eta Tuterako IES Valle del Ebrok lankidetza hitzarmen bat sinatu dute I+ Batxilergo-ko ikasleen ikerketa proiektuentzako

2019/06/03
Administrazioaren Artxiboa eta Tuterako IES Valle del Ebrok lankidetza hitzarmen bat sinatu dute I+ Batxilergo-ko ikasleen ikerketa proiektuentzako

IES Valle del Ebro-ko I+ Batxilergoa edozein Betxilergo aukera bateratzen duen hezkuntza programa da, bakoitzari ezagutza arlo berri bat planteatuz bai teoriko eta praktikoki. Iniziatiba hau ikerketa metodo desberdinetan interesa eta edozein ikerketetan sortu daitezken arazoetan analisia egin nahi duten ikasleentzako da.

Hitzarmen honen helburua instituzio hauen arteko lankidetza hobetzea eta ikerketa proiektuen garapena eta emaitzen zabaltzea da.

Helburu honekin IES Valle del Ebro-ko I+ Batxilergoko ikasleen ikerkuntza lanetan laguntza sinatzen dute, ikerketa proiektu bateratuak eta hezkuntza berrikuntza sustapena edo zabalkuntza eta elkarrekin egindako ekintzen ezagutza publikoa egiteko.

Hitzarmena Administrazioaren Artxiboaren  De mujeres y documentos proiektutik sortzen da, pasa den martxoan hasitakoa eta helburu bezala artxiboan gordetako dokumentazioa emakume munduaren ezagutza iturri gisa zabaltzea dena. Proiektuaren parte batzuk I+ Batxilergoaren ikasleen ikerkuntza gai batzuekin egokitzen, Giza Zientziak, Lurra eta Bizi Zientziak, Teknologiak eta Ingeniaritza, Kimika edo Gizarte eta Zuzenbide Zientziak. Ikasleen ikerketa teknikak arrazoibide eta informazio prozesaketan oinarrituz hurrengo ikasketetarako balioko zaie eta haiei intetesatzen zaizkien gaiak sakonki aztertuko dituzte.

Zerrendara itzuli