Nafarroako Gobernuaren Adminstrazioaren Artxiboak Con nombre de mujer argitaratu du, De mujeres y documentos sailaren 6. atala, Javier Ilundain Chamarrok idatzitakoa. Administrazioaren Artxiboak pasa den martxoan hasi zuen sailarekin ezagutarazi nahi ditu zaintzen dituen funtsa dokumentalak, hainbat gai buruzko ikerketa arlo berriak ireki eta emakumearekin zerikusia duten gaiak landu, baita emakumeen eskubideak sendotzen lagundu duten emakume nafartar guztiak omentzea.
Emakumeen onomastika
Pertsona eta gauzak bereizten ditu zenak, izenburuak edo goitizenak. Gauza animatu edo inanimatuei izena ematea hizkuntzen oinarri nagusia da, gai praktikoetarako, domeinurako eta arlo emozionaletarako gizakientzako aktibitate gustokoenetariko bat da.
Administrazioaren Artxiboan gordetako txostenak emakumeen onomastikari urbilketa eskeintzen dute, batzuetan enpresa-sorkuntzari lotuta batzuetan, negozio eta jarduera jakin batzuen kalitatearen ziurtasun bilakatuz. Beste batzuetan, ginekominiak emozio-zentzua edo zentzu magikoa du, hiribildu, etxe edo meatzaritzan bezala.
Industriaren Erregistroko dokumentazioa, Turismo Erregistrokoa, etxeetako txostenak edo meatzaritzakoek jakintza arlo hauetarako ikerketa iturri baliotsua osatzen dute.