ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AACF/6/210
IZENBURUA
Alaiz Herri Kulturako Kolektiboa
MUTURRETAKO DATAK
1905-2020
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
EKOIZLEA
Alaiz Herri Kulturako Kolektiboa
ERAKUNDEAREN HISTORIA
1962an ekin zion prestakuntza eta gizarte lanari, Ekintza Katolikoaren babespean, UNESCOk eta UMOCFk (Emakumeen Erakunde Katolikoen Munduko Batasuna) bultzatuta Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europa osoan sortu ziren herri-kulturako eta emakumeen prestakuntzarako zentroak antolatuz.
1983ko urtarrilaren 3an, abenduaren 24ko 191/1964 Elkarteen Legearen babespean, "Colectivo de Cultura Popular Alaiz" izenarekin eratu zen.
Xede nagusiak:
Pertsona helduei, bereziki emakumeei, zuzendutako kultur ekintza herrikoiak sustatu, bultzatu eta koordinatzea, haien prestakuntza eta gizartean parte hartzea sustatuz eta, aldi berean, jarduera eta erakunde komunitarioetan integratzen saiatuz.
Komunikatzeko eta beren arazoak planteatzeko hurbileko espazio eskuragarririk ez duten helduen topaketa eta prestakuntza bultzatzea.
Hauek dira helburuak:
Helduak motibatzea, hezkuntza kritikoa, dinamikoa eta parte-hartzailea bultzatuz, gero eta gizatiarragoa den gizarte bat eraikitzeko subjektu aktibo senti daitezen.
Helduei, batez ere emakumeei, baliabideak ematea herri-kulturan gaitzeko, gogotsu senti daitezen familian, lanbidean, zientzian, kulturan, politikan eta beste arlo batzuetan egoteko eta aktiboki parte hartzeko. Era berean, gizonak eta emakumeak erantzukizun postuetara berdintasunez iristeko bideak sortuko dituzten baliabideak ere ematea.
Tarteka egindako bileren bidez, informazio objektiboa ematea eta parte hartzeko jarrera sustatzea, bideak aurki ditzaten kontzienteki integratzeko familian, auzoan, udalerrian, ikastetxeetan eta abarretan.
Kultura-jarduerak honako hauek dira: asteroko bilerak, zikloak, ikastaroak, mintegiak, mahai-inguruak, ikus-entzunezko baliabideen erabilera, argitalpenak, bisitak museoetara eta liburutegietara, ikasketa-bidaiak, eta pertsonen garapen kulturalerako behar diren gainerako jarduerak, pertsona horiek afiliatuak izan nahiz harremana duten beste talde batzuetakoak.
Xede eta helburu horiekin bat egiten duten kultur animatzaileak prestatu eta trebatzea.
Helburuak lortzeko era guztietako baliabideak aztertzea.
Taldearen jarduerak garapen pertsonal eta sozialera bideratuak daude, norbanakoaren eta taldearen bizi-kalitatea hobetze aldera.
1990ean Vianako Printzea Sarirako hautagai izan zen.
Emakumearen Kontseiluko kide aktiboa da, bai eta Nafarroako Emakumeen eta/edo Feministen Elkarteen Koordinadorakoa ere.
2019ko martxoan, Berdinna 2019 Nafarroako Berdintasunaren Saria jaso zuten, Nafarroan emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko bidean egindako ekarpen ukaezinagatik.
Herri Kulturaren zentroak.
Ekintza Katolikoko emakumeen helburuen artean zegoen emakumearen prestakuntza integrala, eta, horregatik, 1958an, Familia eta Gizarte Prestakuntzarako Zentroa sortu zuten, bitarteko herrikoietako ezkondutako andreak prestatzeko eta sustatzeko. Ondoren, Herri Kultura eta Emakumeen Sustapenerako Zentro bihurtu ziren. Herri Kulturaren zentro asko jarri ziren Nafarroan eta jarduera handia izan zuten.
Santa María La Real (1962-1978)
Burlata (1964-)
San Jose (Txantrea) (1965-1967)
San Pedro (Komentu Zaharra) (1965-1968)
Donibane (1966-)
Sanduzelai (1970-)
Lizarra (1970-)
Etxabakoitz (1971-1980)
Beriain (1972-1976)
Barañain (1972-1986)
Agoitz (1972-1975)
San Pedro (1973-1988)
Berriozar (1973-)
Arrotxapea (1975-1988)
Atarrabia (1975-1982)
Orbina (1976-1978)
Ermitagaña I (1981-1985)
Noain (1981-1989)
Arrosadia I (1981-1989)
Txantrea (1983-)
Ermitagaña II (1987-)
Juslarrocha (1988-)
Iturrama (1989-)
Arrosadia II (1989-)
Mendillorri (1999-)
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2020ko urtarrilaren 15ean, 5 mudantza kaxa, 9 artxibo kaxa eta 3 kartel solte entregatu ziren Nafarroako Artxibo Garaikidera; 2020ko martxoan elkarrizketa bat egin zitzaien kolektiboaren lehengo zuzendari bati eta egungo zuzendariari, dohaintza testuinguruan jartzeko. 2021eko urtarrilean, dokumentazioa duen kutxa bat entregatu zuten.
EDUKIA
Funts horretan sartzen dira orain arte gobernu organoek sortutako dokumentazioa, gutunak, jardueren memoriak, prestakuntzarako lantegiak, kartelak eta egindako jardueren liburuxkak; informazio baliotsua ematen du emakumeen interesen eta prestakuntzaren beharren bilakaerari buruz, aldaketa soziokulturalek emakumeak gizartean duen eginkizuna aldatu ahala.
Dohaintza hori osatzeko, hainbat elkarrizketa egin zaizkie Alaiz kolektiboko kideei. Elkarrizketa horiei esker, elkartearen egoera soziala, politikoa eta kulturala beren bizipen eta oroitzapen pertsonalen bidez kokatu ahal izan da, eta, hala, funtsaren balioa aberastu.
ANTOLAKETA
210. ALAIZ HERRI KULTURAKO KOLEKTIBOA
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK